Lantaldea osatzen duten arkitekto eta arkitekto teknikoak, esperientzia, espezializazio eta ibilbide luzea dute eraikuntzen EIT esparruan; horren adibide dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan buruturiko 100 baino EIT gehiago horiek.

Zer da EIT bat?

EIT, Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoa, 50 urte baina gehiago dituzten eraikinek pasa beharreko aldizkako ikuskapen bat da. Ikuskapen honek zehaztuko du eraikinaren bizigarritasun egoera, hermetikotasuna eta egonkortasun konstruktiboa, hala nola eraikinaren energia-portaera eta irisgarritasun araudiaren irakurketa. Ikuskaritza honetatik kanpo geratzen dira instalazio mekanikoak, elektrikoak eta telekomunikazio arlokoak; hauek beren berezko araudia baitute.
EIT-a, arkitekto edo arkitekto tekniko batek buruturiko ikuskapen bisuala da, ondasun higiezinaren nagusia kargudun izango delarik.
EIT-a gauzatua izan dadin, txosten tekniko batean jaso behar da ondasun higiezinaren elementu praktiko guztiak barnean dituelarik.

Derrigorrezkoa al da EIT-a egitea?

Ondorengo hiru egoeratan aurkitzen diren egoitza-eraikuntza guztiek egin beharko dute EIT-a:

  • 50 urte baino gehiago dituzten etxebizitza-eraikuntzak.
  • Katalogatutako edo babestutako eraikinak, antzinatasuna eta babes erregimenarekiko menpekotasunik izan gabe.
  • Berriztatze total edo partzial bat egin eta diru-laguntza publikoa jaso nahi duten eraikinak, ze urtetan eraikia izan den kontutan hartu gabe.

Kontserbazioa


Lehen atal honetan, eraikinaren kontserbazio egoera ebaluatzen da, baita prebentziozko neurriak ezarri ere bizilagunen, erabiltzaileen edo hirugarrenen segurtasuna arriskuan jartzen duten egoerak antzematen badira. Egoera ohikoenak, eskoramendu beharra, ur-ihesa eta askatze-arriskuak izan ohi dira. Lau oinarrizko puntu aztertzen dira:
  • Zimendatze eta egitura.
  • Barneko, kanpoko zein horma bitarteko fatxadak.
  • Estalki eta teilatu laua.
  • Horniketa sareak eta ur-irteerak.

Irisgarritasuna


Bigarren atalak, pertsona ez gaituek diskriminaziorik jasaten ez dutela bermatzen dituen oinarrizko baldintzak aztertzen ditu. Pertsona ez gaitu batek eraikinean sartzeko edo zeharkatzeko arazoak baditu, eraikinean arazo horiei aurre egiteko egokiak diren doikuntzak egin daitezke, betiere indarrean dagoen araudia errespetatuz.

Ziurtapen Energetikoa


Hirugarren atalaren zeregina eraikinaren energia-eraginkortasuna zehaztea da; zehaztapen hori letra bidez gauzatzen da eta A, B, C, D, E, F edo G hizki bidez adierazi daiteke; A mailarik hoberena eta G okerrena izanik. Hala ere, kalifikazio txar bat izateak ez ditu jabeak egoera hori hobetzera behartzen. Etxebizitza edo eraikinaren ziurtapen energetikoa soilik nahi baduzu, online bidez eska dezakezu aurrekontua inongo konpromisorik gabe, horretarako, aurrekontu eskaera barneko mezuan adierazi beharko da. Eraikinak indarrean duen EIT-a 2013ko Urriaren 15eko Ordena indarrean sartu baino lehenagokoa bada, II eta III atalen bidez osa daiteke. (Irisgarritasuna eta Ziurtapen Energetikoa).