Gure lanbidea Jabetza Horizontalaren Legeko 20 Artikuluak eta Gipuzkoako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoaren arauek erregulatzen duten arren, Arretxe Consultingek ohikoak diren zerbitzuez gain bere bezeroei balio gehigarri altuko zerbitzuak ematea du helburu.
Administratzaile moduan, Beasain, Zumarraga, Ordizia, Urretxu, Lazkao, Idiazabal, Ataun, Zegama, Segura, Ormaiztegi, Olaberria, Itsasondo eta Getarian bizilagun komunitateak gestionatzen ditugu.

Finken Administratzazioa

Enpresaren eginbehar nagusienetako bat bizilagunen komunitatean sortzen diren gestio guztiak profesionaltasunez eramatea da; eguneroko abisuetatik hasi, eta kontabilitatea modu argi batean aurkezteaz gain, komunitatearen mesederako izan daitezkeen diru-laguntzak kudeatzeaz arduratzen da.
  • WhatsApp eta Email bidezko zerbitzuak.
  • Bileren deialdiak.
  • Batzar-agirien idazketa.
  • Bileran onartzen diren puntuen gauzatzea eta hauen jarraipena.
  • Komunitatearen dokumentazio zein liburuen zainketa.
  • Etxejabeen ohiko batzarretan presentzia.
  • Komunitatearen ordezkari Agintari, Administrari edota Epaileen aurrean.
  • Ordezkaritza dokumentuen lanketa etxejabeen bileretarako.
  • Deialdi, botoen eskuordetze eta antzeko jardueretan beharrezkoa den dokumentazioen lanketa.

Komunitateen Kontabilitatea

Bankuko kontu korronteak duen egoerak kezkatzen bazaitu eta kontuko mugimendu zein saldoen gaineko berri izan nahi baduzu, jakin ezazu Arretxe Consulting honako funtzioez arduratzen dela.
  • Urteko aurrekontuen lanketa.
  • Urteko balantze eta kontuen lanketa.
  • Kontabilitateko dokumentu, egoera balantze, kontu guztien egoera eta jabe bakoitzak duen egoeraren lanketa.
  • Hiruhileroko kontu-ikuskaritza.
  • Komunitatearen izenean dauden dokumentu mota guztien kudeaketa; kontuen irekiera‚Ķ besteak beste.
  • Kobrantza eta ordainketa guztien kudeaketa.
  • Ez ordaintzearen erreklamazioak.
  • Berankor eta zordunen kobrantza.
  • Kuota ordaindu zein ez ordainduen laburpen dokumentuak.
  • Ondasun amankomunen zaintze lanetarako aurrekontuen aurkezpena.
  • Jabe bakoitzak ordaindu beharreko kuotaren prestaketa.
  • Gastuak gutxitzeko edota komunitatearen baliabideak aprobetxatzeko egitasmoen prestaketa.