Diseinuaz baliatzen gara eremu dinamiko eta esanguratsuak sortzeko. Arkitektura bikain batek gainontzekoengandik bereizten laguntzen digun arren, enpresak berrikuntza, jasangarritasuna eta bikaintasuna ditu ardatz.

ERAIKIN INDUSTRIALAK

Goierri Europako eskualde industrializatuenetariko bat izanik, eraikin industrialen arkitektura-proiektuetan espezializaturik dago Arretxe Consulting. Eraikin industrialak behar bezala eraikiak izan daitezen, eraikitze prozesuak ezartzen dituen berezitasunak kontutan hartu behar dira. Arretxe Consulting-ek obraren gauzatzeko eta legalizazioa aurrera eramateko eman behar diren pausu guztien jarraipena egiteaz arduratzen da.

ETXEBIZITZA ERAIKUNTZAK

Etxebizitza arkitektura proiektuak dira gure lantalde teknikoaren beste espezialitate bat, atal honetan garatzen baitira familia bakarreko zein familia anitzeko etxebizitzen eraikuntza; bai eta etxe adosatuena ere.
Arretxe Consulting-en beste esparru indartsu bat ia energia-kontsumorik gabeko eraikinak dira; eta baita etxe pasiboak edo Passivhaus bezala ezagutzen diren etxebizitzak dira. Honen bitartez, enpresak, merkatuan aurki daitezkeen eskaintza berrienak eskaintzen ditu.
Obra bat gauzatzeko eman behar diren pausu guztiez arduratzen da enpresa. Pausu hauen barruan sartzen dira, besteak beste, honako hauek: arkitektura proiektuen bideragarritasuna, aurreproiektuak, oinarrizko- eta egikaritze-proiektuak eta egingo diren laneko kostu eta erabiliko diren baliabideen jarraipena berauen optimizazioa helburu hartuz.

Birgaitze eta Irisgarritasun proiektuak

Enpresak, eraikuntzen birgaitze eta berriztapen lanen arkitektura-proiektuak burutzen ditu, zerbitzu mota desberdinak eskainiz:
  • Fatxaden birgaitzea (nagusiki fatxada aireztatu eta Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistemadunetan), fatxaden garbiketa eta iragazgaiztea, estalki eta teilatuak, leihoen birgaitzea.
  • Eraikinen eta estrukturen birgaitze lanetarako egituraren errefortzua
  • Irisgarritasuna errazten duten proiektuak (Igogailuak, arrapala, plataforma jasotzaileak etab.).
  • Barneko patio, atari zein eskaileren birgaitzea.
  • Eraikuntza osoko, zati bateko edo lokal soil baten birgaitzea.
  • Birgaitze bat emateko behar diren eraispenak, tokien antolamendu berriak eta barnealde zein kanpoaldeen egokitzapena.
  • Ondare historikoaren birgaitzea.

Ekintza Proiektuak

Ekintza Proiektu bat tekniko aditu batek sinaturiko agiri bat da, udalaren lizentzia lortzeko beharrezkoa dena. Agiri hau, negozio edo jardute berri batek lokal berri, eraberritu edo zabaldua izanagatik eduki behar duen dokumentua da.
Arretxe Consulting-en esperientziak, bezeroen beharrak aldez aurretik antzematera eramaten du, bezeroek bidean aurki ditzaketen arazoak aurreikusi eta hauei irtenbideak aurkituz.